Gauzak osorik Alkate Jauna:

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 21a, 12:44

( Rufino Rekalde, Pelota Delegatua ) Ez dut Joxan Rekondorekin hika mikan hasi nahi, baina gauzak osorik kontatu behar direla uste dut. 1 - Poza ematen dit nire idatziak Udal-gizon-emakume lehen eta bakarraren, Alkate jaunaren, zoriona jasotzeko balio izana. Finaletik 19 egunetara, hala ere ez da berandu. Seguru nago hemendik 19 astetara Udaletxean hartu eta omenduko gaituela, nire ustez, merezi dugun bezala. 2 - Batean salbu, jokatu ditugun 7 finaletan ez diot Udaletxeko inori inoiz saria jasotzera joateko esan, ezta ez joatekorik ere. Joxan Rekondok dion bezala, orain dela bi urte esan nion politikorik ez azaltzekoa, baina biok ondo dakigun bezala, egoeragatik izan zen, aurreko urtekoa errepikatzeko arriskua bait zegoen. Eta honen lekuko Iñaki Galdos (Gipuzkoako EAko Idazkari Orokorra) jarriko dut, berari ere gauza bera eskatu nion eta. Amaitzeko, Joxan Rekondori hau esan nahi diot: datorren larunbatean, hilaren 23an, Hernanik Azkoitiko `Gurea` pilotalekuan Lizarraren aurka jokatuko du Euskal Herriko Herriarteko txapelketaren finala. Ez dakit Euskadiko Federakuntzak gonbidapenik bidali dion, baina jakinarazi nahi diot Hernaniko alkatea Azkoitian herriaren ordezkari gisa ikusi nahiko nukeela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!