( Joxan Rekondo,
Alkatea ) Rufino Rekalderen idatzia irakurri eta gero, bi gauza argitu nahiko nituzke era oso laburrean:
1. Inolako zalantzarik gabe, Korporazioak Hernaniko pelotari eta zaleen poztasunarekin bat egiten du. Era formalago batean egin behar bada ere, aukera honetaz baliatuz, zorionak eman nahi dizkiot gure herriko pelotari, entrenatzaile eta laguntzaile taldeari.
2. Saria jasotzera ez da azken urte hauetan politikorik joan, Rufino Rekaldek orain bi urte horrela eskatu zuelako. Geroztik, ez dugu Rekalde jaunaren iritzi aldaketarik ezagutu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!