Hernanin atzera pauso galanta

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 26a, 02:00

( Pello Etxeberria González ) Ahal den guztia birziklatzearen alde nago. Zenbat eta gehia­­go birziklatu orduan eta gutxiago bota beharko da za­bortegira edo inzineradorara. Orain de­la hogei urte inork ez genuen pen­tsatuko gaur egun­­go modu­an bereiziko genituela, beira alde batera, papera bestera, plastikoekin berdin etabar. Gai­nera guk geuk egiten genuen bilketa horren lan zati bat, hondakin horiek kontenedoreetara eramanda. Eta lehen aldiz kamioi berri horiek, txoferra bere kabinatik atera gabe kontenedoreak iraultzen ikusi nituenean, a zer aurrerapena! pentsatu nuen. Baina orain izan dugun aldaketa hau ez dut inola ere ulertzen. Papera eta plastikoa banaka banaka etxe ondoan utzi eta langile batzuk hori dena bildu behar. Dirua soberan al dugu? Benetan harrigarria. Benetan atzera pausoa iruditzen zait.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!