Hernaniko Arau Subsidiarioei kiratsa darie

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 17a, 20:37

( Manuel Fraile Etxenike, Bildu Hernaniko zinegotzia. ) Harrigarria izan da Rekondoren bandaren Arau Subsidiarioen gaiarekin egindako agerpen publikoa. Harrigarria dokumento hori oraindik esposaketa publikoan dagoelako eta bitxia Gipuzkoako historia urbanistikoan ez dugulako gogoratzen horrelako gertaerarik. Baina zer izkutatzen da agerpen publiko horren atzean? Gure ustez ez da kasualitate bat izan eta hainbat gako eman nahi ditugu: 1. Alde batetik herritarren salaketen aurrean batuak daudelaren irudia eman nahi izan dute. Gero eta argiago dagoenean aurkeztu dituzten arauak hauek gure herriaren garapenerako izugarrizko kaltea ekarriko dutela; gero eta nabarmenago denean dokumentu hori akatsez josita dagoela, bere burua justifikatzeko atera behar izan dute jendaurrean. Are gehiago, baditugu datuak esateko Eusko Jaurlaritzari berari ere arreta deitu diela eta zuzenketa sakonak egitea behartuko dituela. Ezta bere kideentzat ere ez da onargarria egindako desbarajuste urbanistiko hau. Gero aldaketa horiek bere zabaltasunaren emaitzak bezala saldu nahiko dituzte, bada ez, jakin dezatela hernaniarrek arauetan egingo diren aldaketa asko egungo Udal Gobernuak egindako astakerien ondorioak izango direla, besterik ez. 2. Parte hartzea eta debatea aipatzen dituzte. Parte hartzeari buruz esan, benetako prozesu parte hartzaile bat ez dela hasten jada lotuta eta finkatuta dagoen proiektu baten inguruan. Prozesu parte hartzaile bat hasieratik abiatzen da: nolakoa izan behar du Hernaniren garapena?, Zein irizpide izan behar ditu garapen horrek? Nondik nora jo behar du gure herriak? Puntu horiek dira hasierako eztabaidan argitu behar direnak, eta horregatik eskatzen dugu Arau Subsidiario hauen prozedura hasieratik hastea. Ildo honetatik adierazgarria da agintari fraudulento hauen jokaera, alde batetik esaten dute herritarren eskaerak sakonki aztertuko dituztela baina aldi berean prentsaurrekoa ematen dute herritarren ekimen bat erasotu eta deskalifikatzeko. Ohituta gaude. Asko da jokoan duguna. Gure herri izaera, etorkizuna eta garapena arriskuan daude. Baina uste dugu hernaniarrek, beste behin ere, Rekondoren asmo hauei erantzun sendo eta indartsua emango dietela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!