400 milioiko putzuak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 12a, 20:33

( Txema Armentia, Luis Aizpurua eta Eusebio Lizarazu ) Balio gabeko inbertsio baten aurrean aurkitzen gara berriro Hernanin, beste bat gehiago. Denon artean oraindik denbora dugu gure arduradun politikoen burugabekeria gelditzeko eta 2004ko ekainean esan genuena berriz baieztatzen dugu, `diru zarrastelkeria, baliabide eta lur publiko egunetik egunera urriagoak`. 2004ko ekainaren 22an, guk Hernani Kirol Elkarteko zuzendari ginen aldetik, bilera bat bututu genuen Alkate jaunarekin eta H.U.K.Pko Lehendakariarekin. Bertan esan zitzaigun `kiroldegia gaizki egindako eraikuntza zela, erorkorra` eta `hori bazekitela duela 12 urte`, `okerrera gindoazela` eta `irtenbidea dela, eraikuntza bota eta berri bat egitea`, `baina ez zegoela zoru erabilgarririk`, `asmoa zutela kiroldegia Foru Aldundia prestatzen ari zen kirol instalazioak berritzeko plangintza berezi batean sartzeko`, `igerileku berria jolasteko izango zela eta saiatuko zirela kirol arloa ere kontuan hartzen`. Esan zitzaigun, `igerilekuek egitura irregularrak izango dituztela, eta sakonera gutxikoak, plista plasta egiteko, eta eguraldiaren arabera erabili ahal izango direla`. `Bilduko ginela aurrerago`, gaur arte. Gipuzkoako Foru Aldundiko `Aparteko Inbertsio Planak 2004-2007`, txostenean, Kirol Ekipamenduari buruz dio: `16.490.101 euro gastatuko dira: Debako belar artifizialeko Zelaia, Ordiziako kirol-konplexua, Bergarako igerileku estalia eta Hernaniko aire zabalekoa, Orioko sofbol zelaia.............. Izan ere 16 milioi euro baino gehiago inbertituko ditugu eskualde guztietan kirola sustatu ahal izateko. Etxetik oso hurbil egin ahal izateko kirola zaletu huts direnek naiz egunen batean olinpiadetan txapeldun izateko ametsa dutenek`. Nolako paradoxa!, Donostian, Anoetan eta Etxadin estali gabe zeuden piszinak, bota eta urte osoan erabiltzekoak egiten ari dira, udaran eguzkia hartzeko esparrua izango dute eta neguan itxi eta igeri egiteko, horrela urte osoan erabili eta errentagarri bihurtu nahi dituzte igerilekuak. Konbentzituak gaude Hernaniko hiriak merezi duela bere beharrak eskatzen duen igerilekua, eta horregatik ardura polítikoa dutenei eskatzen diegu lehengo 400 milioi pezeta ez gastatzea bi hilabetean erabiliko diren igerilekuetan -eta beti giro ona egiten badu- hori onartu baitzen azken plenoan. Jolas kirolak ez du konpetizioarekin borrokan egon behar, eta kasu honetan pena merezi duela iruditzen zaigu ahaleginak bi aukerak baterakide izateko. Ekonomi eta gizarte proiektu garrantzitzu honek maila badu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!