Euskararik gabe Euskal Herririk ez!

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 15a, 10:22

( Oihana Ezponda eta Ainhize Zabaleta Hernaniko Euskal Herrian Euskaraz ) Ezabaketa astearen baitan, zapalketa linguistikoaren eta euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketaren salaketa egin nahi dugu, zapalketa hau maila guztietan gertatzen dela azaleratuaz. Hernanin bertan, instituzio publiko zein pribatuetan ematen den zerbait da. Bestetik, euskararen legearen 25. urteurrena dela eta ohartarazi nahi dugu honek ez duela euskararen biziraupena bermatzen. Esaterako, ez du Euskal Herria bere osotasunean hartzen eta aplikatzen den lurraldeetan mende laurdena igaro eta gero hizkuntza espainola da nagusi. Era berean, egoera honen salaketa egitearekin batera, egoera iraultzeko aldarrikapenaren zabalpena ezinbetekoa da. Hots, hizkuntza eskubideen bermearen aldarrikapena egin eta legedi bakarra aldarrikatzeko baliatu behar dugu. Euskarak ezinbestez ofizialtasunaren beharra duela zabalduz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!