Tonto aurpegia al dugu?

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 8a, 11:30

( Andoni Tolosa Goikoetxea ) Batzuk sinestuta daude gizakia ez dela sekula ilargian izan, beste ba­tzuk zalantzan jartzen dute Darwinen teoria, eta ezinezkotzat jotzen dute gizakia tximinotik etortzea. Deskuidatzen bazara, oraindik izango da eguzkia gure planeta sistemaren zentroa dela ukatzen duenik, eta badira arrazoi erlijisoak medio odol transfusioak onartzen ez dituztenak, ezta hilzorian daudenean ere. Sinestea, zorionez, librea baita. Baina hau ez da sinesmen kontua, kontu praktikoa baizik, eta inork ez du oraindik atez atekoa, Hernanin eta gaur egun, hondakinak kudeatzeko sistemarik aproposena ez denik azaldu. Horregatik eskatuko nieke atez atekoaren aurka dauden politiko profesionalei ez gaitzatela tontoak bezala tratatu, esan dezatela egia. Ulertuko diegula, ohituta gaudela politikari profesionalak ulertzen eta barka­tzen. Ongi egin ditzatela etxekolanak, estutu dezatela burmuina, ez al da haien lana? Herritarrak ez gara tontoak. Horregatik, mesedez, politikari profesional jaunak, ez itzazue Hernaniarrak gutxietsi, ez gaitzazue lerdotzat hartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!