( Peio Egaña Sarobe ) Izenburua irakurrita ez duzue ezer ulertuko; ezta nik ere. Kontua da Hernaniko Udalak erabaki duela Latxunbe eta Antziola lotzen dituen bidea norabidez aldatzea (azkenean!), eta hori lortze aldera obra txiki batzuk egin behar dituenez, kartelak ezarri zituela duela hamabost bat egun. Baina kontxo, kasualitatea orain ere, euskaraz ez dut ulertzen jartzen duena (KONTUZ ALDI BATERAKO DESBIO HIRAKETA) eta gaztelaniaz (ATENCIÓN DESVIO PROVISIONAL) ordea, primeran. Pentsatu nuen ere agian nire arazoa zela (badakizue, euskararen aberastasuna) baina nire ingurukoei galdetu diet eta inortxok ere ez du ulertzen zer den DESBIO HIRAKETA hori. (Desbideraketa izango da ziur aski). Eta atera dudan ondorio bakarra betikoa izan da: euskarari eta euskaldunei errespetu eskasa. Dagokionari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!