NAZIO BATUEN ERAKUNDEARI: `Euskal Herritartzat jotzen dut nire burua`

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 10a, 13:32

( Itziar Miner Hernaniko Udalbiltzako hautetsien izenean. )

Udalbiltzak Naziotasunaren aldeko eguna antolatu du Abenduak 10 larunbaterako eta euskal herritarrei bi deialdi luzatzen dizkie:
1) Oraindik EHNA ez dutenei, tramitatzeko deia.
2) Dagoeneko EHNA dutenei Euskal Herriko Naziotasuna Errespetatzeko Nazio Batuei eskakizun ofiziala egitera deitzen die. Beraz Euskal Herritar garen guztiak zita bat dugu larunbat honetan Udaletxeko arkupetan 11,00etatik 13,00etara.
Hemendik aurrera, bai tramitazioa eta bai eskaera ofiziala sinatzea ere, tramitazio egun guztietan egin ahal izango dira eta lehen aukerak Abenduak 10an eta 17an izango dira Hernanin.
 

Itziar Miner
Hernaniko Udalbiltzako hautetsien izenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!