AHTari ezetz esateko arrazoiak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 28a, 21:02

( Joan Sanchez Bolet ) AHTari ezetz esateko honako arrazoiak daude: ur asko gastatzen da, energia kutsakor asko gastatzen da, gero gure erreketara joaten dena; gure lurralde, paisaje, mikroklima, landareak, animaliak suntsitu egiten ditu; kutsadura akustikoa du. Erabakiak politikoak dira, eta inposatuak; ez dute egoki kudeatzen, jendea eta lurraldearen ezaugarriak kontuan hartuz; laburbilduz, erabakiak inposatu egiten dituzte eta ez dituzte kontuan hartzen herritarrak. Arrazoi gehiago badaude: ez diete baserritarrei galdetu; gure bizitza ereduan eragiten dute; pertsonek ez dute ezer balio; eraikuntza erraldoiak egiten dituzte, inongo miramendurik gabe. Sistemako sektore batzuen interesak dira; ez dituzte kontuan hartzen gastuak; eta gainera, alderdiek erakutsi dute honelako erabakiak erabiltzen dituztela etekin politikoa lortzeko. Garrantzitsuagoa zaie Bozkatu eta isil zaitez, Trena guztiontzat baino. Azken batean, guztion esku dago azkeneko erabakia, horrelako txikizio eta erasoa egitea edo ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!