Hogei ta hamar urte nola diran Everest mendira igo zanetik, urte asko igaro dira. Hargatik zoriondu nahi nuke Martin, Euskal Herria zeru goiraño igo zulako, ta batez ere bere jaioterria, Hernani:
Askok dakigu Martin gendula
Portu auzoan jaioa
egintza bidez
erakutsi du
berak daukan balioa
sherpa bat lagun hartuta
Everestera
igoa
Herriai fama ekarri zion
amai errosarioa.
Herri honetxek gizaldietan
eman du hainbat kristau jator
egintza onak lehen eta orain
bistan gelditzen dira hor
esaera zaharren dauden bezela
kastatik kondia dator
zorionian egon zaitezte
gaur Monika eta Victor