Boto bizia, boto gorria

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 12a, 12:14

( Mikel Arrieta ) Boto gorria eta abertzalea. Abertzaleak Euskal Herria aske nahi dugulako, euskaraz bizi nahi dugulako. Gure lur honen mintzoa barru barrutik somatzen dugulako burrunba ozen bat moduan. Ez dakigu zergatik, baina euskal herritarrak gara: beste herrien lagun, askatasuna maite duen ororen bidelagun. Gorriak gara, gure herria gizon eta emakume libreekin osatu nahi dugulako, Euskal Herria herritarren ikuspegitik eraiki nahi dugulako. Eguneroko bizitzak erakutsi digu diruak beti agintekeria eta zapalkuntzarekin bat egiten duela. Horregatik beste gizartea nahi dugu justizia, askatasuna eta elkartasunean oinarrituta. Ezkerrekoak eta abertzaleak gara, hala izan gara aspalditik eta gure helburuei uko ez egiteagatik ordaina latza jasotzen dugu. Hemen gaude eta jarraituko dugu gure eskubideen alde lana eginez. Hemen gaude nahiz eta polizi guztiak gure aurka bidali, eta kanpaina honetan EAJ-EAk ertzain-tza erabili duten ezker abertzalea egurtzeko. Igandean ere izango gara. Azken txanpa honetan badakizue: boto bizia, boto gorria. Orain bozkatu EHAK
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!