Elkartzen, eskubide sozialen aldeko ekimenak, Diputazioa zein Udalarekin izan dituen harremanen berri eman du

Kronika - Erredakzioa 2005ko mar. 10a, 13:02

( Iban Dolero ) ELKARTZEN, eskubide sozialen aldeko ekimenak, Bonobusaren inguruan Diputazioa eta Udalarekin izan dituen harremanen berri eman du Kronikara bidalitako idatzi batean. Adierazi dute Diputazioan zein Udaletxean 1.511 firma aurkeztu direla eta diote “ eta nahizn eta aurrerapauso garrantzitsuak eman diren, Elkartzen erne egongo da, hutsune ugari daudelako batzuen zein besteen jarreretan” azaldu dute. Txartel bakarra Elkartzenek dio Diputazioak txartel bakarra sortzeko asmoa azaldu duela baina ez dutela asmorik epe motzera edo ertainera bonobus edo bonobus sozialaren alde egitekoa. Elkartzenek iritziz plan honen helburu nagusia da errentagarritasuna eta diote errentagarritasuna jartzen dutela garraioa erabiltzeko eskubidearen gainetik. Bonobusaren inguruan Diputaziotik jaso duten erantzunaren inguruan Elkartzenek dio, Diputazioa prest azaldu dela baldin eta Udalak eta tartean dauden enpresek kostuen zati bat bere gain hartzen badute. Mozioa Udaletxean Hernaniko Udaletxean firmez gain mozio bat ere aurkeztu dutela azaldu du Elkartzenek. Honen inguruan diote mozioa hau “Udala gobernatzen duten taldeen artean eztabaidatu” dela eta “ez Elkartzen eta beste talde eta pertsonak parte har dezaketen foroan” adierazi dute. Bonobusaren inguruan Udalaren partetik jaso duten erantzunari buruz, Elkartzenek dio, Udala Garayar enpresarekin harremanetan dagoela, autobusak egokitzea eta prezioak jeistea ekarriko lituzkeen kostuak aztertzen, besteak beste. Elkartzenek dio garraio publikoaren inguruan eztabaida publikoa zabaldu behar dela. Udalak antolatutako Agenda 21en inguruko herri foroetan ere parte hartu dutela azaldu du Elkartzenek “garapen iraunkorraren inguruan Hernaniz egiten den diagnostikoan parte hartzeko”. Prezio egokien alde Elkartzenek dio Hernanin lan egiten duten konpainietako zerbitzu guztietan bonobusa jarri behar dela, prezio egokiak izan behar dutela errentagarritasuna kontutan hartu gabe. Honekin batera dio, bonobus soziala jartzerakoan pertsonen diru sarrerak kontutan hartu behar direla eta bonobusa lortzeko prozesua gardena izan behar duela eta guztien ekarpenei zabalik egon behar duela. Bukatzeko, Elkartzenek herritarrak animatu nahi ditu astelehenetan egiten dituzten bileretan parte hartzeko, 19:30etan Biterin. Bonobusa eta beste hainbat gai sozialen inguruan lan egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!