Bihar hasi eta apirilera arte, txinparta nahikoa Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 28a, 01:00

Erremonteko IV. Sagar­do­aren Txapelketa hasiko da bi­har. Zortzi sagardotegitako la­guntza jaso dutenez, erre­mon­­tista bikote bakoitzak sagardotegi bat ordezkatuko du.


Apirilaren 19ra arte
Txapelketako lehenengo partidua bihar jokatuko da, 16:00e­tatik aurrera Galarre­tan: Jua­ne­nea-San Miguel, Gaz­­tañaga­ren izenean, Jua­ris­ti-Agirreza­ba­laren kontra (Petritegi). Bi bikote horiez gain, B taldean beste bi daude: Urtasun-Barrenetxea IV (Oialume Zar) eta Matxin III-Etxeberria III (Gurutzeta). A taldeko bikoteak beste lau dira: Ezkurra-Endika (La­rre Gain), Urriza-Zubiri (Al­tzu­eta), Etxeberria IV-Jon (Be­reziartua) eta Uterga-Olazar (Saizar).


4, 2, 1 eta 0 puntu banatzeko
Txapelketa bihar hasi eta apirilaren 19an bukatuko da. Finalerdiak, berriz, apirilaren 12an jokatuko dira: A taldeko bikote irabazlea B taldeko bigarrenaren kontra, eta B taldeko bikote irabazlea A taldeko bigarrenaren kontra. Puntuen banaketa ere sinplea izango da oso: 40 tanto, 4 puntu, 36 tantotik gora eginez gero, 2; 32-35 tanto artean puntu bat, eta 31tik behera 0. Aurten, gainera, porra egiteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!