Urumea ikastolako Guraso Elkarteak Guraso Eskolak antolatu ditu martxoaren 4 eta 11n, 18:30etan Gay Mur eraikineko 2garren pisuan (LH2B gelan). Bi gai jorratuko dira. Batetik, umeen gatazkak bideratzeko estrategiak, eta bestetik, sare sozialak. Aforo mugatua dela-eta, interesatuek lehenbailehen izena emateko eskatu dute: ikastolako zuzendaritzara jo edo deitu 943 55 04 72ra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!