«Indarkeriaz ariko gara, baina ikusten ez denaz»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 27a, 01:00

‘Indarkeria ate azpitik sartzen uzten al dugu?’ ikastaroa martxoaren 6an hasiko da, eta izenematea martxoaren 3ra arte egin daiteke.

Inma Merinok emango du ikastaroa, gazteleraz, mar­txoaren 6an hasi eta apirilaren 10era arte. Ikastaroaren hasiera atzeratu egin denez, izena emateko epea zabaldu egin da martxoaren 3ra arte, eta merkeagoa izango da; 18 euro. Izena emateko: 943 33 70 17 edo maialen-a@hernani.net.

«Gero eta emakume desberdinagoak, orduan eta aberasgarriagoa izango da»
Inma Merino izango da ikastaroko irakaslea: Indarkeria ate azpitik sartzen uzten al dugu? / ¿Dejamos pasar la violencia por debajo de la puerta? Bere hitzetan, «ez da emakumearen kontrako biolentzia nabarmenari buruzko ikastaroa izango. Ikusten ez denaz ariko gara». Hiru alderdi landuko ditu alde teorikoa eta praktikoa kontuan hartuta: gizartean dagoen biolentzia sexista sinboliko eta estrukturala, harremanetan bizitzen dugun biolentzia, eta nork bere burua tratatzeko moduan sortzen den biolentzia. Era berean, guztiz irekia da ikastaroa: «kultura, adin, jatorri desberdinekoentzat».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!