Gazte lokalen inguruko parte hartze prozesuko bigarren bateratze saioa egingo da gaur Biterin, 18:30etan. Gazte, guraso, bizilagun eta jabeek eztabaidatu eta erabakiko dute nahi duten elkarbizitza motaren inguruan. Elkarbizitzarako protokoloa adosteko hurrengo eta azken saioa martxoaren 13an izango da.