Bihartik aurrera kolorez eta umorez beteko dira Hernani, Goizueta eta Astigarraga, Inauteriak ospatzeko. Hernanin bihartik asteartera bitartean ospatuko dira Inauteriak; Goizuetan, martxoaren 2, 3, 4 eta 8an; eta Astigarragan, bihartik igandera bitartean.
Txupinazoan pozez saltoka, sardinaren ehorzketan tristura malkotan Aurreko urteetan bezala, Hernaniko Inauterietako txupinazoa bihar izango da, eguerdiko 15:15etan. Herriko eskoletako umeak bilduko dira bertan, eta etxeferoaren hotsarekin batera hasiko dira txarangarekin saltoka. Egunean zehar beste hainbat ekintza ere izango dira, eta horien artean, ekitaldi berezi bat: Hernaniko Musika Bandak Milagrosan 20:00etan emango duen Inauterietako kontzertua. Amerikako hainbat musikari eta konpositore omenduko dira bertan. Hurrengo egunetan ere izango da zerekin gozatu, asteartean sardinaren ehorzketan Inauteriei agur esan arte.
Sariduna aukeratu Aurtengo Inauterietan proposamen berri bat ere egin da. Orain arte Jai Batzordeak proposatu du zeini eman Inauterietako mozorro onenari saria. Baina aurten, edonork egin dezake hori. Beraz, mozorro onena edo antzerki bereziena egiten ari dena norbaitek saria irabaztea nahi baduzu, eskatu telefono zenbakia, atera argazkia eta bidali helbide honetara: hernanikoinauteriak14@gmail.com.
Inauteriak 2014: Hernani eta Goizueta
Hernani:
Otsailak 28, ostirala
15:15 Inauterien hasiera ofiziala Plazan. Ikastoletako umeen eta txarangaren irteera.
17:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. Kriskitiña eta Musika Eskolako dultzaineroak.
17:30 Eusko disko Plaza Berrin.
20:00 American Masters Inauterietako kontzertu berezia. Hernaniko Musika Banda, Milagrosan.
20:00 Afizionatu mailako pelota partidak Kiroldegian.
Martxoak 1, larunbata
10:00 Azeri dantza
11:30 Inauterietako txarangak.
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00 Ezpeletako txarangaren irteera. San Joan Konpartsa.
13:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. Kriskitiña.
17:00 Haurrentzat emanaldia: Tomaxen abenturak, `Mendizaleak´. Atsegindegin.
18:00 Txarangaren irteera.
18:30 Erromeria Ezpeletako txarangarekin Plaza Berrin. San Joan Konpartsa.
19:00 Mozorro festa gaztetxoentzat, Atsegindegin.
00:00 Betikoak txaranga.
Martxoak 2, igandea
11:30 Txarangaren irteera.
12:00 Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Elizatxo ikastola.
17:00 Haurrentzat emanaldia: `Oihan koloretsua´. Patxin eta Potxinekin, Atsegindegin.
18:00 Inauterietako txaranga.
19:30 Hernani Musika Eskolako trikitilari eta dultzaineroak.
Martxoak 3, astelehena
09:00 Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
10:00 Azeri dantza gazteentzat.
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00 Zurezko 24 joko haurrentzat, Atsegindegin.
16:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. Kriskitiña eta Hernani Musika Eskolako dultzaineroak.
17:00 Gaztetxoentzat diskoteka DJonekin, Atsegindegin.
Martxoak 4, asteartea
18:30 Sardinaren ehorzketa
Goizueta:
Martxoak 2, igandea
17:00 Gaztetxoen zahagi dantza.
18:30 Dantzaldia Aierrikekin.
21:30 Mozorroen afaria.
Martxoak 3, astelehena
08:00 Mozorroen irteera.
10:00 Plaza eta soziedadea apaintzea. Gaia: piratak.
11:30 Hamaiketakoa
12:00 Desfilea herrian zehar
13:00 Umeen bazkaria
14:30 Helduen bazkaria. Ondoren, umeentzako tailerrak eta `Piratas del Caribe´ pelikula.
16:30 Futbito txapelketa eta altxorraren bila.
18:00 Merendola.
18:30 Mozorroen etorrera
herrira, dultzaineroekin.
19:00 Aierrik taldea Plazan.
22:00 Mozorroen afaria.
Martxoak 4, asteartea
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak herrian zehar.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita.
19:00 Erromeria Gugazekin.
20:00 Karrozen desfilea.
22:00 Mozorroen afaria.
22:30 Erremoria Gugazekin.
Martxoak 8, Larunbata
12:00 Poteoa Igandea
txarangarekin.
14:00 Mozorroen bazkaria
17:30 Poteoa eta kontzertua.