Lilatoian parte hartzeko dei egin du Astigarragako neska taldeak

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 26a

Martxoaren 9an izango da Lilatoia Donostian eta bertan parte hartuko dute 31 lagunek, Astigarragako Neskak taldearen izenean. Entrenamenduak ere egiten ari dira elkarrekin eta Lilatoira ere hala joango dira; 09:45etako autobusa hartuko dute. Lilatoian apunta-tzeko epea ostiralean bukatzen da eta dei egiten diete herriko neskei animatzeko. Ondoren bazkaltzera joango dira. Bazkarira apunta-tzeko: kiroldegia@astigarraga.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!