Odola emateko aukera izango da bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 26a, 01:00

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak hitzordua jarri du bihar odola emateko. Anbulatorioan egingo dituzte estrakzioak 18:30etatik 20:30etara. Astigarragan, urtean hiru aldiz izaten da odola emateko aukera eta hurrengo hitzorduak honako egunetan izango dira: ekainak 20 eta urriak 1.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!