400 euro, gidabaimena euskeraz atera duten 3 hernaniarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 26a, 01:00

Buruntzaldeako Udalek martxan dute, azken urteotan, gidabaimena euskeraz ateratzeko kanpaina. Atal teorikoa euskeraz ateratzen dutenen artean 400 euroko sariak zozketatzen dituzte. Buruntzaldean 11 saritu izan dira, eta horietako bost Hernaniko bi autoeskolatan. Bost saritu horietatik, ordea, 3 dira hernaniarrak: Ekiñe Arruti (Hernani autoeskola), Jose Altuna (Otamendi autoeskola) eta Julen Gaztañaga (Otamendi autoeskola). Sariak lehengo ostiralean jaso zituzten, Otamendi eta Hernani autoeskoletako ordezkarien eta Hernaniko alkate Luis Intxausperen eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!