Atzo iluntzean aurkeztu zen, Hernaniko Biteri kultur etxean, Urumeako Kronika proiektua. Bertan hartu zuten parte Hernani, Ereñotzu, Astigarraga, Goizueta eta Aranoko makina bat herritarrek, Kronika denen artean egiten baita. Ederki erakutsi zuten hori bideoan.
Horiez gain, 5 herrietako alkateak eta hainbat erakundetako ordezkariak ere etorri ziren: Luis Intxauspe (Hernani), Andoni Gartzia (Astigarraga), Imanol Lizeaga (Ereñotzu), Ainhoa Ansa (Arano) eta Pablo Miranda (Goizueta) alkateak; Tokikomeko zuzendari Inazio Arregi eta Tokikomeko lehendakari Urko Aristi eta Mikel Irizar lehendakari ohia; eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Jokin Azkue Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria, eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia.
Berrikuntzak martxan daude
Proiektua atzo aurkeztu zen, eta gaur bertan lehenengo berrikuntzak ikusi daitezke. Izan ere, gaur argitaratu da Astigarragako Kronikaren 0 alea; hemendik aurrera, asteazkenero izango dute Astigarragan bertako berriak biltzen dituen Kronika.
Bost herrietako berriak bilduko dituen Urumeako Kronika, berriz, larunbatetan argitaratuko da, eta martxoaren 1ean kaleratuko da lehenengo alea. Egun horretatik bertatik aurrera, webgune berritua ere erabili ahal izango da, betiko helbidean: www.kronika.net.
Aurkezpen gehiago, eskerrak emanez
Datozen egunetan aurkezpen gehiago ere egindo dira beste herrietan, proiektuan parte hartzea eskertzeko.