Haurdunaldiari buruzko tailerra emango da ia asteazkenero, martxoaren 5ean hasi eta uztailaren 16ra arte, 17:30etatik 19:30etara Biterin. Izen-ematea martxoaren 3ra arte egongo da zabalik. Horretarako: a-yarza@hernani.net, edo 943 33 70 17. Prezioa 38 eurokoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!