Erabakitze eskubideari babesa emateko dei egiten zaie hernaniarrei

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 26a

Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpen ofiziala egingo du Angel Oiarbidek gaur, 19:00etan hasita Biteri kultur etxean. Horrez gain, ekainaren 8ra arte prestatu den agendaren berri ere emango du.

Gaur arratsaldeko 19:00e­tan erabakitze-eskubidearen inguruan lan egiten ari den Gure Esku Dago dinamika ezagutzeko aukera izango da Angel Oiarbideren eskutik, Biteri kultur etxeko areto nagusian. Herritarrei azal­tzeko deia egiten zaie, Euskal Herriaren erabakitze eskubideari ahalik eta babes eta atxikimendu haundiena emateko.
Gure Esku Dago dinamikaren sortzaileetako bat da Oiarbide, eta dinamika ho­rren nondik-norakoak ere azalduko ditu gaurkoan.

Gure Esku Dago dinamika

Gure Esku Dago taldeak Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde egiten du lan. Horretarako, 123 kilometroko giza-kate bat antolatu dute ekainaren 8rako, Du­rango eta Iruñea lotzeko.  
Hernaniarrek kilometro bat osatzeko erronka izango dute giza-kate horretan, eta 600 pertsona beharko dira horretarako. Horrexegatik, herritarrak girotu eta animatzeko hainbat ekintza antolatzen hasi dira.

Gaur, aurkezpen ofiziala
Angel Oiarbidek gaur Biterin eman­go du Gure Esku Dago Dinamikaren berri, 19:00etatik aurrera.
2013ko ekainaren 8an hasi zen dinamika hau, eta helburua da euskaldunon erabaki­tze-es­ku­bi­dearen alde he­rri aktibazioa eta atxikimendua lor­tzea.
Oiarbidek hasiera-hasieratik ezagutzen du mugimendua, eta gaurkoan, orain arteko ibilbidearen berri emango du. Bestalde, azalduko du zein izaten ari den dinamikaren harrera Euskal Herriko beste hainbat herritan.
Azkenik, ekainaren 8ko giza-katean jendea parte har­tzera animatzeko datozen egu­­netan egingo diren hainbat ekintzen berri ere emango du.

Giza-katean parte hartzeko izen-ematea

Gure Esku Dago dinamikak giza-kate haundi bat antolatu du ekainaren 8rako. Durango eta Iruñea lotzea izango du helburu, 123 kilometrotan zehar.
Hernaniarrek Nafarroako Etxarren herrian izango dute tokia, eta 600 herritar inguru beharko dituztela kalkula­tzen du­te.
Dagoeneko eman daiteke izena giza-katean parte har­tzeko. Horretarako, egun hauetan antolatzen ari diren hitzorduetan txartelak erosi beharko dira, 5 eurotan. Txartelarekin batera, aterkia eta zapia banatuko dira.
16 urte bitarteko haur eta gazteek ez dute txartelaren beharrik izango. Kontuan hartuko den txartel kopurua adin horretatik gorako per­tsonena izango da. 

Gure Esku Dago dinamika
l Otsailak 27: Gure Esku Dago mezua zabaltzen duen furgoneta Hernanin zehar. Bideo-proiekzioa eta erakusketa ja­rriko dira Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Biterin).
l Martxoak 2: Gure Esku Dago mezua zabaltzen duen furgoneta Ereñotzu eta Goizuetan ibiliko da. Ereñotzun geldialdia egingo du.
l Martxoak 5: Gazta Zati Bat dokumentalaren proiekzioa eta Jon Maia zuzendariarekin hizketaldia, Biterin.
l Martxoak 6: Gure Esku Dago dinamikaren berri emateko hi­tzaldia Karabel auzoan.
l Ekainak 8ko giza-katean par­te hartzeko txartelak salgai 5 eurotan, edozein ekitalditan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!