Inauterietako kontzertua eman zuen atzo Udal Musika Bandak, eta beste behin Arkupeak bete zituzten, errepertorioko 15 kantuak entzutera etorritako jendearekin. Atseden hartzeko denbora askorik ez dute izango ordea, datorren ostegunean beste kontzertu bat emango baitute, AEBetako musikari famatuen errepertorioarekin. American Masters deitu diote eta bertan joko dituzte Louis Armstrong, Benny Goodman, George Gershwin eta abarren kantuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!