Ireki dute bidea, Hernanitik Martindegira

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 24a, 01:00

Garai bateko Astigarragako bide zaharra irekita dago, hainbat hilabetez itxita egon ostean. AHTaren obrak direla eta, ura, argindarra, telefonia eta abar lekuz aldatzen aritu dira, eta Akarregi poligonoa eta Zubiondo poligono artean lurra altxea eduki dute. Lanak bukatuta, ostiralean ireki zuten bidea. Horren ondorioz Urumeako Autobidean ere ireki egin zuten Martindegi aldera sartzeko lotura, eta hori berriz ere itxi egingo dute, datorren astean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!