Final erdietara pasa dira Ojuel eta Aizpitarte, eta Cisneros eta Rodriguez

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 24a, 01:00

Asteburua ondo joan da Hernaniko pelotarientzat. 8 partidu irabazi eta 7 galdu dituzte, eta onena, Ojuel eta Aizpitarteren garaipena, Euskal Herrikoan, eta Cisneros eta Rodriguez jubenilena, Udaberrikoan. Bi bikoteek final erdiak jokatu dituzte. Pagolak eta Berasartek ere irabazi egin zuten, eta hurrengoa irabazten badute final erdietara pasako dira, Udaberrikoan. Aukerarik gabe geratu direnak, Larburu eta Gorrotxategi eta Zurutuza eta Arizkorreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!