Ikastaroa, herri egunkarietako kazetaritzaz

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 23a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak ikastaroa antolatu du, herri egunkari eta aldizkarietako kazetaritzaren inguruan. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematea zabalik dago. Matrikula eta liburuak 20 euro balio ditu bazkide ez direnentzat, eta 15, bazkideentzat.

Martxoan eta apirilean, lau egunetan
Ikastaroa lau egunetan eman­go da; zortzi orduz, guztira. Martxoaren 19 eta 26an, eta apirilaren 2 eta 9an, 18:00etatik 20:00e­tara bitartean, Biteri kultur etxean.

12 gai lantzeko
Ikastaroa 12 gaitan banatuta dago. Besteak beste, ondorengo hauetan: Antilingua: terrore semantikoa; Herri egunkariaren ezaugarriak; Zer da albiste?; Erritmo naturala: hiztun iaioa eredu; Monotonia: saihestu beharreko gaitza; Aditza aurrera­tzea; Kunta Kinte hizkera: atzizkien demasa; Hitz errazak: ideia zailak adierazteko; Multzo fonikoa: zer neurri erabili, memorian zerbait gordetzeko; Titularrak; Ar­gaz­kien oinak; eta Puntuazio markak.

Informazioa eta izenematea Doberan
Ikastaroan izena emateko Dobera elkartera jo behar da (Larramendi 11, behea) edo harremanetan jarri 943 332 799 telefonoan edota dobera@dobera.com helbidearen bidez. Informazio gehiago ere bertan eskatu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!