Urumeako Kronikaren aurkezpena egingo da asteartean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 23a, 01:00

Datorren larunbatean ja­rri­ko da martxan Urumeako Kronika. Proeiktu berri hau aurkeztuko da asteartean, 20:00etan Biterin, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Webgune berria
Proeiktuaren ardatzetako bat webgunea izango da. Larun­batetik aurrera, webgune berria jarriko da martxan, betiko helbidean: www.kronika.net. Bertan, Urumea goialdeko herrietako notiziak bilduko dira: Goizueta, Arano, Ere­ño­tzu, Hernani eta Astigarraga. Egunero berrituko da ataria. Bestalde, parte hartzeko aukera haundiagoa izango dute herritarrek: komentarioak egin, argazki eta bideo galeriak ikusi, agenda kontsultatu, do­kumentuak eta kronika zaharrak gorde, gida komertzialari esker behar dena aurkitu...

Paperean, 3 kronika
Papereko kronika ere aldatuko da, diseinu berria izango baitu. Horrez gain, 3 kronika izango dira aurrerantzean. Batetik, Hernaniko Kronika argitara­tzen jarraituko da, egunero. Bestetik, asteazkenero Astiga­rragak bere Kronika izango du. Eta larunbatetan, bost herriak bilduko dituen kronika argitaratuko da, Urumeako Kronika, 16 orrialderen bueltakoa.

Aurkezpena, asteartean
Kronika egiteko ezinbestekoa izaten da herritarren parte-hartzea. Hori dela-eta, asteartean egingo den aurkezpenean bost herrietako jendeak hartuko du parte. Horrez gain, deialdia irikia da azaldu nahi duten guztien­tzat. Proiektu berri honen xehetasun guztiak azalduko dira bertan. Asteartean izango da, 20:00etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!