Martindegira bidea zabalik dago, ostiraletik

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 23a, 01:00

Ostiralean ireki zuten Astigarragarako bide zaharra, Karabalgo gasolineratik Martindegira dijoana, edo alderantziz. Bidea itxita egon da azken hilabeteetan, obretan aritu direlako, eta horregatik, Hernanitik Martindegi aldera zijoazenek Urumeako autobidea erabili behar izan dute, eta horretarako gainera, autobide horretan Martindegira ateratzeko lotura ireki egin dute. Hain zuzen, lotura hori beste astebetez irekita egongo dela jakinarazi dioten Kronikari, jendea ohitu arte, eta astebete pasata, berriz itxiko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!