Inauteriak gainean dira, eta udaberri kutsuko eguraldiarekin joko du gaur Hernaniko Musika Bandak urteroko kontzertua. Inauterietako kantuak joko dituzte, Galtzaundi, Pastelero, eta beste hainbat ezagun, eguerdiko 13:15etatik aurrera, Udaletxeko Arkupetan. Pachecok egingo ditu zuzendari lanak, eta guztira 15 kantu aukeratu ditu, era guztietakoak, baina denek dute inauteri aire hori. Habanerak, jotak, polkak eta kontrapasak... erritmo ezberdin baina festazaleak, denak ere. Herrian txertatuak, Baratzako pikuak edo Galtzaundi, Pastelero eta abar... Isabelita, Paquita la vergaresa...
Amstrong, eta neurriko musikarien obrak ostiralean
Ostiralean ere kontzertua du Musika Bandak, 20:00etan Milagrosan, eta musikari amerikarrak gogoratuko ditu: Amstrong, Goodman...
Gaurko egitaraua
Diana, Pello Ziri Ziri, Baratzako pikuak, Galtzaundi, Pastelero, Farol dantza, Paquita la vergaresa, Isabelita, Habanera, Contrapas, Polka, Praskuarena, Habanera, Jota, Irureta.
Zuzendaria: Roberto Pacheco Garcia