Emaitza oso ona lortu zuen atzo Hernanik, Aloña Mendi on baten kontra. Taldea bikain aritu zen, eta oso itxura serioa eman zuen. Gero eta konfiantza gehiago dute Zabaletaren mutilen beren buruarekin, eta atzean oso talde sendoa ari da bihurtzen. Zail da Hernaniri gola sartzea, eta berak gero eta errazago sartzen ditu. Olasagastik, Guruzealdek eta Lujanbiok sartu zituzten golak. 3-0, eta datorren partidua berriz etxean, Ostadar, aurkari zuzenaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!