Astigarragako Herri Eskolak bere bidea egingo du datorren ikasturtetik aurrera eta eskola berrirako logotipo bila dabiltza. Horretarako, lehiaketa antolatu dute eta lanak entregatzeko azken eguna ostirala da. Parte hartu dezakete Astigarragan erroldatuta daudenek edo Ikastolarekin harremana dutenek. Informazio gehiago: www.arantzazukoama.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!