Etxeberria IVa gero eta forma hobean

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 24a

Larunbatean ikuskizun polita izan zen Galarretan. Estelarrean denek ikusi nahi zuten Ezkurra beteranoa eta Etxeberria IVa gaztearen arteko borroka, eta merezi izan zuen. Gaztea nagusitu zen aurreko koadroetan: inoiz baino gogorrago jo, eta aurrean bikain bukatu. Atzean ere Endika baino gehiago izan zen Etxeberria IIIa eta horrek ere lagun zion emaitzari. Bukaeran, 36-40. Hirugarren partiduan, Barrenetxea IVak eta Matxin IIIak galdu egin zuten, nahiko erraz, Juaristi eta Agirrezabalaren kontra, 40-27.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!