Nahiko erraz irabazi zuen Hernanik asteburuan, Ruibal Alquiler talde eibartarraren kontra. Galtzen hasiagatik, hiruko marratik sekulako mina egin zien hernaniarrek, eta 22 puntugatik gailendu ziren, 61-39. Datorren astean ere irabazteko partidua dute hernaniarrek, Mundarro-La Salleren kontra, derbia, Astigarragan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!