Hernaniarrak azkarrenak, parte hartze errekorra hautsi duen lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 23a

Ez zen falta izan jenderik eta ez zen falta izan emoziorik. Azoko Sagar Lasterra berezia izan hainbat gauzagatik. Bi hernaniar izan ziren azkarrenak mutil zein nesketan, parte hartzaile errekorra hautsi zen, inoiz baino sari gehiago izan ziren... eta batez ere, Lurdes Mateos zena izan zuten denek gogoan. Mateosek sortu zuen Hernaniko emakumeen korrika taldea, eta talde hori elkarrekin iritsi zen helmugara, euren korrika-laguna gogora­tzen zuen kamisetarekin.


Sergio Roman, beste behin
Sagar Lasterra gehien irabazi dituena bera da, eta atzo ere erakustaldia eman zuen Ser­gio Roman hernaniarrak. Ur­nie­­tako Juan Luis Gomez eta biak elkarrekin egin zuten bide luzea, baina azken me­troetan hernaniarrak metro batzuk kendu, eta eustea lortu zuen. Helmugan, Ro­manek itxoin egin zion ondoko he­rriko lagunari, eta elkarrekin sartu ziren, denbora berean: 28:58 minutu. Karen Ortiz de Ginea hernaniarra izan zen emakumeetan azkarrena, 36:48 minutuko denborarekin. Ortiz de Guineak badaramaki denboraldi bat emaitza ederrak egiten, eta gaur saria eraman du bere herriko lasterketan. Beteranoetan saridunak Mai­te Ares eta Victor Made­jon izan dira. Ane Mejiasek ere aipatzeko denbora egin zuen, 40:09 minutu alegia, eta beteranoetako bigarren saria lortu zuen. 

Errekorrak eta sariak
Sagar Lasterrak urtetik urtera jende gehiago biltzen du, eta aurten 430 lagunetik gora zeuden izena emanda. Horie­tatik 394 izan dira etorri eta bukatu dutenak, orain arteko gehiena. Hori izan zuen berezia atzo Sagar Lasterrak eta baita sari dezente eman izana ere. Parte hartzaile guztiei eman zitzaizkien kamiseta eta bono bana, Hernaniko kaxkoan bixita gidatua egin eta Hernaniko tabernetan pintxoa eta sagardoa 2 euroan hartzeko. Horrez gain, 10 zenbaki saritu zituzten sagardotegi banatan otordua egiteko (Akarregi, Rufino, Zelaia, Alberro, Itxasburu, Olaizola, Otsua-enea, Altzueta, Iparra­girre eta Goiko Lastola), eta zenbaki batek Pakete Turis­tiko osoa irabazi zuen (368 dortsalak).


Omenaldi hunkigarria
Bukaera hunkigarria izan zuen atzoko lasterketak. Lur­des Mateos zena gogoan izan zuten bere korrika lagunek, bera izan baitzen emakumeen korrika talde sortu zuena. Talde kide guztiak batera iri­tsi ziren, hura gogoratzen zuen kamiseta jantzita. Bu­kae­ran Mateosen familiakoei plaka bat eta denen esker ona jaso zituzten.

Sailkapenak

Absolutua mutilak

1-Sergio Roman 28:58

2-Juan Luis Gomez 28:58

3-Eneko Garin 29:03

Absolutua neskak

1-Karen Ortiz de Guinea 36:48

2-Lide Azkue 37:43

3-M.Josune Etxezarreta 39:07

Beterano mutilak

1-Victor Madejon 30:26

2-Asier Altuna 30:41

3-Iñigo Tumas 30:47

Beterano neskak

1-Maite Ares 39:41

2-Ana Mejias 40:09

3-Marta Badiola 40:18

SAILKAPEN OSOA HEMEN

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!