Pulitzer saria irabazitako ‘Agosto’ antzezlana pantaila haundian

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 22a, 01:00

Agosto pelikula jarriko dute Biterin gaur, 19:30etan eta 22:30etan, bihar 19:30etan, eta astelehenean, ikuslearen eguneko prezio bereziarekin, 16:30etan. John Wells-ek zuzendutako pelikula hau 2008an Pulitzer saria irabazi zuen antzezlanaren moldaketa bat da. Oklaho­ma­ko Weston familia da protagonista, etxe dotore eta haundi batean bizi dena. Aita modu arraro batean de­sagertu ondoren, familia osoa bazkari baten bueltan bilduko da, eta miseria guztiak aterako dira mahai gainera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!