400 korrikalarira inguratuko da gaur Sagar Lasterra

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 22a, 01:00

Hasi zenetik gora eta gora dijoa parte hartzaile kopurua. Aurten ere 8,9 km dituzte aurrean, 11:00etan Ibarluzetik aterata.

Ez du etenik Sagar Lasterra herri lasterketaren tiradizoak. Urteroko zita bihurtu da as­korentzat, eta beste asko dira probatzera inguratzen direnak. Gaur 400 korrikalari in­guru izan daitezke parte har­tzen, antolatzaileek Kro­nikari esan diotenez, eta hori inoiz iritsi gabeko koska litzateke. Eguraldi ezin hobearekin, goizeko 11:00etan abiatuko dira korrikalariak, Ibar­luze poligonotik.


Txotx denboraldi barruan
Au­rrean 8,9 km nahiko gogor izango dituzte, paraje ederretan, sa­gar­dotegi eta sagasti artean. Izan ere, ez da ahaztu behar txotx denboraldiaren barruan antolatzen dela lasterketa hau, denboraldia girotzeko asmotan. Dortsalak 09:00etatik au-rre­ra hartu behar dira kiroldegian, eta oraindik bada han bertan apuntatzeko aukera. Autobusak ere kiroldegitik 10:10etan eta 10:30etan, do­hai­nik. Dutxak ere dohainik izango dira, kiroldegian bertan, helmugan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!