Dobera Euskara Elkarteak datorren asteartean aurkeztuko du Urumeako Kronika. Hernaniko Kronikak jauzi bat emango du Urumeako goi herrietara, eta Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizuetari leku berezia emango die. Gonbidatuta daude herritar guztiak. 20:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!