Giro berezia izango da igandeko iñude eta artzaietan, Urumeako 50. urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 21a, 01:00

Iñude eta artzaien konpar­tsa igandean aterako da Her­nanin, inauteriak baino astebete lehenago, urtero bezala. Aurten ordea, giro berezia izango dute, Urumea ikastolak 50 urte bete baititu. 1964 hartan sortu zen Uru­mea, euskeraz erakutsi zuen lehen­dabiziko ikastetxea, eta urte askoan Hernanin euskeraz ikasi nahi zutenentzat aukera bakarra izan zena. Aurten ospakizun urtea du­te, eta igandeko festa giroak izango du urteurren kutsu hori. Urumeako ikasleak, iñude eta artzai jantzian aterako dira, 11:45etan, musika lagun dutela, eta kale buelta egingo dute. Gudarien plazan bukatuko dute emanaldi bereziarekin
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!