Bi hernaniar larri zauritu ziren atzo, Urumeako autobidean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 21a, 01:00

Bi kotxek eta kamioi batek elkar jo zuten eta ondorioz larri zauritu ziren 58 urteko gizonezko bat eta 57 urteko emakumea, biak hernaniarrak. Eguerdiko 12:15etan izan zen istripua, Urumeako autobidean (A15), Hernani parean eta Andoainerako norabidean. Bi orduz itxita egon zen trafikoa, eta bonberoek parte hartu behar izan zuten erreskatean. Bi zaurituak Donostiako Ospitalean daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!