Berezia izan zen joan den asteburua Hernaniko arraunlarientzat. Batetik, Orion, Hernaniko neskek trainerua atera zuten, arraunarentzat festarik haundienetakoa izaten den Orioko estropadan. 1.000 arraunlaritik gora bildu ziren estropadan, Hernaniko eta Badalonako neskek trainerua atera zuten, elkarlan polit baten adierazle, eta 12 trainerutik bi behintzat atzean utzi zituzten. Igandean, Zumaiako estropadan sekulako emaitzak lortu zituzten hernaniarrek. Infantil-kadete mailan neskek irabazi, jubenil-seniorrak bigarren, eta mutil infantilak hirugarren... horiek emaitza onenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!