Lana lortzeko ikastaroa, sei astelehenetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 21a, 01:00

Aurreko ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita, beste bat martxan jarriko dute, astelehen honetan hasi, eta martxoaren 31ra.

Langabetuei zuzendu diote ikastaroa, eta helburua da lan berri bat bilatzeko baliabideak hartzea. Gaur eguneko enpresa-kulturan gero eta gehiago eskatzen diren lantaldeko lana, per­tsonen motibazioa, ini­zia­­­tiba, parte-hartzea, lanki­de­tza, antolaketa eta plan­gin­tza... horiek denak landuko dira, datozen sei astelehenetan. Udal Enplegu Guneak eskaintzen du ikastaroa, Daiteke Zerbitzuaren bidez, eta oraintxe egin berri duen ikastaroaren jarraipena da. Izan ere, orain bukatu den ikastaroan 15 lagun inguru izan dira, eta emaitzarekin oso gustora geratu dira arduradunak. Horregatik erabaki dute, beste ikastaro bat eskaintzea.

Bi orduko saioak, otsailetik martxora
Otsailaren 24an hasi eta martxoaren 31n bukatu da ikastaroa, eta goizeko 09:15­etatik 11:15etara izango dira saioak. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo apuntatzeko bi modutan egin liteke: 943 33 68 02 telefonoan edo marijo-m@her­na­ni.net helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!