«Uholdeen kontrako neurrien kronograma garbi bat falta dugu»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 20a, 01:00

Urumearen aldeko bizilagunak elkarteak salatu du poliki dijoazela lanak, eta garbitasunik apenas egiten dela errioan.

«badakigu zenbait gauza egin direla, eta berez lanak zailak direla, baina uste dugu behar baino polikiago dijoazela uholdeen kontra hartu beharreko 18 obrak». Hala dio Urumearen aldeko bizilagunak elkarteak, 2011ko uholdeen ondoren sortutako taldeak. Prentsa oharrean diotenez, Instituzio Arteko Komi­sioa bildu zenean 18 neurri jarri zituzten uholdeen kontra Urumean egin beharrak, eta horietatik oso gutxi aurreratu da, eta besteak noiz egingo diren ez dute esan. «Bizilagunok ez daukagu kronograma argi bat, uholdeen kontrako neurriena, eta ez dakigu zenbateko diru partida eskainiko zaien bakoitzari eta urtero». Prioritate horiez gain, Uru­mea bazterrak gutxi zain­tzen dira, eta trabak ez dira behar adina kentzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!