Barrenetxea IVak lagunduko dio gaur Ezkurrari, kantxarako berragerpenean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 20a, 01:00

Koteto Ezkurra beteranoak bi aste pasa ditu kantxatik kanpo eta gaur jokatuko du berriz, Endika Barrenetxea hernaniarra lagun duela. Barrenetxea IVak lan potoloa izango du gaur, eta bere golpearekin saiatuko da partidua hausten, Urriza eta Olazarren kontra. Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!