Inoiz baino jende gehiago espero dute aurtengo Sagar Lasterra lasterketan. 400 korrikalariren muga gainditzea espero dute.
gero eta sari gehiago eta gero eta sona haundiagoa ditu Hernaniko Sagar Lasterra probak. Aurten, parte hartzaile guztiei bonoak emango dizkiete Hernaniko hainbat tabernatan pintxoa eta sagardoa 2 euroan hartzeko, eta sari gehiago ere izango dira. Zortzigarren urtea du aurten Sagar Lasterrak, txotx denboraldiko festaren barruan antolatzen den ekitaldiak. Eta aurten 400 parte hartzailera iritsiko direla uste dute antolatzaileek, izenematea nola dijoan ikusita.
Internetez izena emateko azken eguna gaur, 20:00ak arte, www.kirolprobak.com helbidean. Bestela, larunbatean bertan, kiroldegi aurrean, 09:00etatik aurrera. Lasterketa 11:00etan abiatuko da Ibarluzetik. Autobusean joateko, kiroldegi aurretik dohainik aterako dira autobusak, 10:10ean eta 10:30etan. Dortsalak ere kiroldegian hartu behar dira, eta ondorenean dutxatzeko aukera ere kiroldegian izango da, helmuga puntuan, alegia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!