«Besteak dira beti faborito, baina kosk egitera ateratzen gara, kokildu gabe»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 22a, 01:00

Derbi gogorra izan­go du Hernanik gaur Ordiziaren kontra, 16:30etan Landaren. Bi talde­ek puntuak behar dituzte, eta hortzak erakutsiko dizkiote elkarri. Igor Genua kapitainak argi du onena emango du­e­la taldeak. Lehen­go igandeko derbia irabazteak indarra eman die, eta Genua espe­rien­tzia hartuta dator.

Indarrak berreskuratuta datoz hernaniarrak gaurko derbia jokatzera. Bospasei partidu jarraian galdu ondoren, Gernikaren aurkako derbia irabazteak energia dosi ederra eman die. Bes­talde, baja gutxi izango di­tuzte. Eta azkenik, Igor Ge­nuak esperientzia haundia hartu du azkenaldian, 7ko serie mundialetan ibilita. Kontra izan ditzaketen faktoreak: ordiziarren irabazteko gosea, eta Lan­da­reko zelaiaren egoera kaxkarra. Emoziorik ez da faltako gaur, 16:30etan Landaren.

Australian lehenengoz, eta Zeelanda Berrian azkenekoz. Nolako esperientzia izaten ari da 7ko serie mundialetan jokatzea?
Niretzako izugarria! Zazpiko taldeetan jokatzea beste mo­dalitate bat da. Zelaiaren ta­maina betikoa izaten da, bai­na 7 pertsonako taldeak egiten dira, eta partiduek 7 mi­nu­tuko 2 zati izaten dituzte. Asteburu bakarrean 6 partidu jokatzen dira. Izugarrizko giroa egoten da, kristoren festa, jendea mozorrotuta... Mundu mailan, maila haundiena duen modalitatea da, eta ez nuen espero neri deitzea! Australiara joan nin­tzenean ez nengoen oso for­ma onean, jet lag-ak eragin egin zidan, eta hara iritsi eta hotelean 100 kiloko samoanoak edo Fiji eta Zeelanda Berriko jokalariak ikustea... Orduan konturatu nintzen ni tartean nengoela!

Partidu gehiagotarako deituko dizute?
Ez dakit! Bi gelditzen dira: Glas­gow-Londres eta Tokio-Hong Kong. Hasieran ez nuen espero deitzea, baina behin eta berriro joan ondoren, az­ken hauetara joatea ere gustatuko litzaidake. Ederra izaten ari da errugbiarekin mundua ezagutzea! Kristoren suertea!

Etxera itzulita, nolako panorama ikusten duzu?
Nik partidu asko galdu ditut, baina ikusten dut taldea irabazteko gogoz dagoela. Ger­ni­karen kontra irabazteak asko poztu du jendea, eta ni ez nintzen konsziente, baina normala da. Aurreko bospasei partidu galduta, egunero entrenatzeak eskatzen duen lanarekin, zelaiaren egoerarekin... gogorra da! Baina prest gaude erakusteko ez garela talde txarra!

Zer espero duzue Ordiziaren aurkako derbian?
Begira; beti gauza bera gerta­tzen zaigu. Edo hasieratik oso entxufatuta ateratzen gara, edo nora begira gabiltzan ez dakigula gelditzen gara, lehenengo kolpea jaso arte zain, gure kolpea emateko. Bes­talde, Ordizia bezalako talde baten aurka maila ematea zaila da. Gainera, Cisnerosen aurkako partidua galduta etorriko dira, beraz, oso en­txufatuta. Dauzkaten maila, aurrekontu eta fitxaketekin, beren helburua da Ligan dena irabaztea, eta larri dabiltza!

Besteen fitxaketek eragiten dizuete?
Ohituta gaude dagoeneko, Ligako gainontzeko guztiek baitituzte fitxaketak. Ez gaitu baldintzatzen. Besteak dira beti faborito, baina kosk egitera ateratzen gara gu, kokildu gabe.

Lehengo urteko helburua mantentzea zen. Eta aurtengoa?
Hasieran iruditzen zitzaigun aurten gehiago ere egin genezakeela. Baina gure plantilla motza da. 2-3 jokalari lesionatuz gero, oso baldintzatuta gelditzen gara. Aurtengo helburua ere mantentzea izango da, eta ahal izanez gero, zuzeneko beherako postua ukitu ere ez egitea.

Taldea dezente aldatu da lehengo urtetik, orain gazte asko dago...
Apeze, Boli, Iraitz, Zumala­be... Asko falta dira. Eta gaz­te­entzat ez da erraza izan. 18 urterekin zuzenean lehenengo mailan borrokan hastea, partidu osoak jokatzea, eman zaien ardura... Baina oso on­do ari dira. Jendea helduago ikus­ten dut, burua bere le­kuan.

Nola dago zelaia?
Gaizki! Ari dira ahalegina egiten baina! Jokatuko dugu, baina ez da zelai polita izango. Tristea da beti berdina gertatzea, eta ez gara asko kejatzen! Badakigu zer dagoen. Uholdeetarako gunea da, eta normala da. Gainera, bi zelai dauzkagu eta... Horixe, ez gara kejatzen!

Zer gertatuko da Ordiziaren aurkako partiduan?
Partidu gogorra izango da. Aurrelariak batak besteari be­re legea inposatzen saiatuko dira, eta irabaziko du akats gu­txien egin eta bestearenak aprobe­txatzen dituenak. Par­ti­du parekatua izatea espero dugu. Aurrelari onak dituzte, eta gure lana izango da haiek gelditu eta gure jokoa egitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!