Lagunarteko bi partidu jokatu zituzten asteburuan Hernanik eta Bera Berak.
gauza oso politak ikusi ziren joan den asteburuan, Hernanik eta Bera Berak jokatutako eskubaloi partiduetan. Eskubaloi taldeak bide berri bat hasi du, hainbat urtean geldirik egon eta gero, eta talde berriak lehendabiziko partidua, lagunartekoa, Bera Beran jokatu zuen. Egun haundia gaztetxoentzat, arduradunentzat, eta Hernaniko eskubaloiarentzat. Partidu ondoren Ohorezko mailako neurketa ikusi zuten Bera Bera eta Zuazoren artekoa. Emaitzak emaitza, pausoak oso sendo ematen ari dira hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!