Azken sei urteetan hiru aldiz azaldu da Hernanin, baina itxura denez aspaldi jo zuen O-Gripeak lehendabiziko kolpea, gure kaleetan. Kronikara bidalitako prentsa oharrean, adituak zeharo harrituta daude O-Gripeak daukan indarrarekin, eta diotenez, aurten ere kasu izugarri izango dira. «Birus mutakor baten aurrean gaude eta itxura ezberdinak hartzen ditu. Sintomak oso garbiak dira eta patologiak era askotakoak: batzuk korrika hasten dira, beste batzuk txiban jolasten, besteak saltoka...».
Lasai egoteko deia, «ez dago kezkatzeko arrazoirik»
Aurten inoiz baino indartsuago omen dator O-Gripea, txertorik ez dute bilatu eta oso kutsakorra da, baina hala eta guztiz ere, ez omen dago larritzeko batere arrazoirik. «Inbestigatzaile profesional kontrastatuak ari dira lanean txertoa ahalik eta azkarren bilatzeko». Bitartean, birusari O Gripea jarri diote izena.
Azalpen gehiago, Hernaniko bost tabernatan
Birusari buruz gehiago jakin nahi duenak, ostegunean izango du informazio gehiago Hernaniko bost tabernatan: Aker, Zintzarri, Garin, Uru eta Goiz Argin, arratsaldeko 20:00etan puntuan.