Hitzaldia bihar, LOMCEri buruz

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 19a, 01:00

Espainiako Gobernuak lege berria jarri du hezkuntzan, LOMCE legea deitu diotena, eta zeresan haundia ematen ari dena. Horri buruz informazio gehiago nahi dutenek aukera dute Ereñotzun, bihar, 19:30etatik aurrera, Kultur Etxean. Imanol Zubizarretak hitz egingo du, Baikara elkarteko lehendakariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!